Gizarte-desberdintasuna osasunean eta COVID-19


Laster artikulu hauek argitaratuko ditugu: Gizarte-desberdintasunak COVID-19-ren kutsaduran eta hilkortasunean Pandemiaren eragina eta haren kudeaketa osasuneko desberdintasun sozialetan

Artikulua ikusi...

Zer dira eta zergatik dira garrantzitsuak osasun arloko desberdintasun sozialak?


Herritarren osasunari determinatzaile sozialen betaurrekoekin begiratzen badiogu, beste dokumentu batean (ikus  kapitulua “Zer dira eta zergatik dira garrantzitsuak osasun arloko determinatzaile sozial eta politikoak?” kapitulua) azaldu den bezala, ez digu soilik osasunaren “kausen kausak” ikusteko aukera ematen, baita pertsona batzuk beste batzuk baino osasun onarekin bizitzeko aukera gehiago eta talde zenbaitzuk beste batzuk baino probabilitate […]

Artikulua ikusi...

Egoera sozioekonomikoa eta osasuna


Osasun publikoan egindako ikerketaren ondorio sendoenetako baten arabera, behar handieneko egoera sozioekonomikoan diren pertsonak urte gutxiago bizi dira eta osasun okerragoa izan ohi dute. Horren arrazoia da bai osasuna sustatzen eta babesten dituzten baliabideak bai pertsonak eraginpean dauden arrisku-faktoreak zeharo baldintzaturik daudela euren egoera sozioekonomikoengatik. Posizio sozioekonomikoa da gizarte-estratifikazioaren mekanismo nagusienetakoa, eta honela definitzen da: […]

Artikulua ikusi...

Dibertsitate funtzionala eta osasuna


Dibertsitate funtzionala fenomeno bati buruz ari da, zeinaren arabera pertsona guztiok dugun mendekotasuna, baina pertsonen gaitasunetan diren aldeak nabarmenduta (1). Modu horretan, aldendu egiten da “desgaitasuna” hitzetik; azken horrek, izan ere, pertsona batek osasun arazo bat izanik testuinguruko faktoreekin, bai ingurunekoekin bai norberarenak direnekin, izaten dituen interakzioen alderdi negatiboetan jartzen baitu arreta (2). Nolanahi, desgaitasun […]

Artikulua ikusi...

Lan ezegonkortasuna, langabezia eta osasuna


Gizarte garaikideetan, ordaindutako lana izateak osasuna eta pertsonen egitura psikiko eta sozialak eratzeko eta antolatzeko ezinbestekoak diren baliabideak –materialak zein sinbolikoak– izatea ahalbidetzen du. Langabeziak eta lan ezegonkortasunak, aldiz, arriskuan jartzen dute pertsonen osasuna. Langabeziak eragotzi egiten du baliabide horietarako aukera, duen izaeragatik beragatik; dena dela, ordaindutako lanak ere ez du, berez, hori beti bermatzen. […]

Artikulua ikusi...

Immigrazioa eta osasuna


Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) (1)  Osasun Determinatzaile Sozialen kontzeptuzko ereduan, arraza/etnizitatea herritarren osasuna aztertzean kontuan hartu beharreko desberdintasun ardatz bat da. Egitez, etorkin populazioaren osasun egoerari buruzko hamaika ikerketek erakutsi dute jaiotze-tokia desberdintasun nagusietako bat dela herritarren osasuna aztertzean, bai estatu mailan bai nazioarte mailan (2, 3). Maiz, hiru ikuspegi erabiltzen dira etorkinen osasuna azaltzeko […]

Artikulua ikusi...

Generoa eta osasuna



Gizonek eta emakumeek osasun ezberdina dute, aldeak ematen dira batzuen eta besteen artean (1). Horrek esan nahi du, batetik, ezberdin gaixotzen garela edo erakusten dugula ahuldadea, gizonak ala emakumeak izan, ezberdintasun biologikoak ematen diren pertsonen gorputzen funtzionamenduan eta zenbait arrisku-faktoreren aurrean. Hala, gertatzen da ezberdintasunak eragiten dituztela emakumeen ugaltzeko gaitasunak, hormona sexualen kontzentrazio ezberdinak, geneek […]

Artikulua ikusi...

Sexualitatea, generoa eta osasuna


Gure gizarteak botere harremanen sistema batean oinarritu izan dira garaien garaietatik, genero inguruan bortitz eraikitako eta erreproduzitutako harremanetan, hain zuzen. Sistema horren azpian sexualitate eredu bat ezarri izan da, gizona eta emakumea kategorietan oinarrituta. Eta kategoria horien bueltan, gizartean onargarri diren bi genero- edo jokabide-eredu ezarri dira, non maskulinoa eta horrekin zerikusia duen guztia norbatibotzat […]

Artikulua ikusi...