Osasunaren baldintzatzaile sozialak eta COVID-19


Laster artikulu hauek argitaratuko ditugu: Baldintzatzaile sozialak eta COVID-19 Epidemiaren kudeaketa osasunaren determinatzaile sozial gisa, kutsaduretatik harago

Artikulua ikusi...

Zer dira eta zergatik dira garrantzitsuak osasun arloko determinatzaile sozialak?


Bizitzeko modu autonomo, solidario eta gozagarri gisa definitu izan da osasuna (1). Osasuna ez da bakarrik gaixo ez egotea. Egitez, gaixotasun bat izan dezaken pertsona batek ongizatea senti dezake aldi berean, edo bizitzaz bete-beterik gozatzeko gaitasuna izan dezake. Osasuna ikuspegi zabal batez ulertu behar dugun modu berean, begirada zabal bera izan behar dugu hori zehazten […]

Artikulua ikusi...

Osasunaren determinatzaile politikoak


Politikak eragina du osasunean? Sistema politikoek eginkizun garrantzitsua betetzen dute gizarteen egiturazko ezaugarriak ezartzerakoan, eta beraz, gizarteen osasun determinatzaileetan (1). Herrialde bateko gizarte berdintasun –edo desberdintasun– maila da osasunean eragin nabarmena duen adibideetako bat. Izan ere, berdintasun handiagoaren aldeko ideologiako gobernuek politika birbanatzaileak bultzatzeko joera gehiago dute, eta emaitza hobeak ageri dituzte osasunean eta osasun […]

Artikulua ikusi...

Osasunaren Gobernantza eta Osasunaren Determinatzaile Komertzialak


Zer da gobernantza ona osasunean? Osasunaren gobernantza edo gobernu ona osasuna giza eskubide gisa eta justizia sozialaren kontu bat bezala hartzen duen hura da. Osasuna baldintzatzen duten faktoreen hurrenkerari erreparatuz, erakundeen eginkizunaz harago doan gobernu-eredu bat da, hainbat eragilerekin (erakundeak, herritarrak eta agente sozialak eta ekonomikoak) elkarlanean eta elkar koordinaturik aritzen dena koherentziazko politika batzuk […]

Artikulua ikusi...

Hiri-ingurunea eta osasuna


Pertsonen inguruneak (auzoak, ikastetxeak eta lantokiak, besteak beste) eta horien ezaugarriek (fisikoak nola sozialak) eragin handia duten euren osasunean (1). Inguruneen ezaugarri fisikoez ari garenean, hauetaz ari gara, beste batzuen artean: hiriaren plangintza, hiriko espazio eta ekipamenduen diseinua, pertsonek hiritik mugitzeko eta lekualdatzeko duten modua, berdegune edo aisialdi-eremu kopurua, eta produktu osasungarriak eskura izatea (2). […]

Artikulua ikusi...

Diskriminazioa eta osasuna


Diskriminazioa esaten zaio sozialki zehazturiko talde bateko kide bat edo batzuek talde horretakoak izateagatik modu ezberdinean (bidegabeki eta gutxiespenez) tratatzeko prozesuari (1). Sozialki egituratutako eta onetsitako fenomeno bat da, ideologia baten aitzakian (berezko nagusitasunaren ideietan oinarritua, usuenik) justifikatua eta norbanakoen eta erakundeen arteko interakzioetan adierazia. Eta, gainera, nagusitasun eta menpekotasun harremanak sortzen eta erreproduzitzen ditu, […]

Artikulua ikusi...

Errenta, pobrezia eta osasuna


Pobreziak gabezia material gutxi gorabehera handi edo txikia esan nahi du, eta beraz, hori pairatzen dutenek mugatua dute osasunerako oinarrizkoak diren bizi baldintzetarako aukera, elikadura osasuntsua edo etxebizitza egoki bat diren bezala. Halaber, eragozpena da banakoak gizartean bete-betean parte hartzeko eta jendea errazago lerratzen du hainbat arrisku fisiko eta psiko-sozialetara, hala nola segurtasun ezera edo […]

Artikulua ikusi...

Etxebizitza eta osasuna


Esan daiteke etxebizitza lehen premiako ondasun bat dela. Jateko, atseden hartzeko edo lo egiteko funtsezko jarduerak burutzeko aukera emateaz gain, biltzeko eta intimitaterako espazio bat da, eta pertsonentzako babesleku bat inguruneko eta gizarteko zailtasunen aurrean. Osasun Mundu Erakundeak (OME) berriki argitaratutako txosten batek ohartarazten du etxebizitzaren kalitateak osasunean izan dezakeen inpaktu ez nolanahikoaz, batez ere […]

Artikulua ikusi...

Etxeko eta zaintzako lana eta osasuna


Osasuna faktore sozial ugarik baldintzatzen dute. Gure osasunaren egoeran eragiten duten faktoreak dira, eta desberdintasunak ere sor ditzakete herritarren osasunean (1). Horien artean, aipatu beharrekoa da birsortze-lana, hau da, etxeko lanak eta beste pertsona batzuen zaintza informalak uztartzen dituena. Emakumeek egiten dute etxeko eta zaintza lanen zatirik handiena (2, 3, 4), nahiz eta gizonen parte-hartzea […]

Artikulua ikusi...

Ingurumena eta osasuna


Herritarren osasunean faktore ugarik eragiten dute, izan banakoarenak izan horiek bizi diren inguru fisiko eta sozialarenak (1). Inguru fisikoa baldintzatzen duten faktoreen artean, ingurumenarekin lotutakoak garrantzi handikoak dira biztanleriaren osasunerako. Hala, osasununerako oinarrizko betekizunak dira kalitatezko ura, airea garbia eta gehiegizko zaratarik ez den ingurune batean bizitzea. Hori dela eta, uraren eta airearen kutsadura eta […]

Artikulua ikusi...

Berdeguneak eta osasuna


Bizi garen ingurune fisikoak nabarmen baldintzatzen du gure osasuna, eta baita egunerokoan garatzen ditugun bizi-ohitura osasuntsuak ere. Ildo horretan, jakina da ingurunean berdeguneak izanez gero populazioak osasun egoera hobea izaten eta ongizate maila handiagoa hautematen laguntzen duela (1, 2). Espazio berde horiek eraiki gabeko landaredi naturaleko leku ireki gisa definitu ohi dira, baina hiri-ingurunean ere […]

Artikulua ikusi...

Kapital Soziala eta osasuna


Kapital soziala osasunaren determinatzaile sozial bat da, eta garrantzi berezia hartu du Osasun Publikoaren arloan. Nahiko kontzeptu berria bada ere –XX. mendean agertu zen lehen aldiz–, hainbat egilek hauteman zuten kohesio edo integrazio sozialak –biak kapital sozialaren kontzeptuari lotutako ezaugarriak– komunitateen osasun egoeran duten eragina, besteak beste Durkheim soziologoak. Bere obrarik ezagunenetakoan, egile horrek kohesio […]

Artikulua ikusi...

Zerga-politika eta osasuna


Osasunaren Mundu Erakundean (OME) eratutako Osasunaren Determinatzaile Sozialen Batzordearen esparru kontzeptualean, zerga-politika da osasunaren egiturazko determinatzaileetako bat (1). Estatu baten zerga-politika da Estatuak gastuen eta diru-sarreren gainean egiten duen kudeaketa, zergen eta gastu publikoaren gisako mekanismoak erabiliz (2). Neurri fiskalak inplementatzea da Nazio Batuek proposatutako estrategietako bat bizitzeko inguru osasungarriak lortzeko, transmisiozkoak ez diren gaixotasunetarako […]

Artikulua ikusi...