Joan den 2020ko urriaren 2an Generoa, Medikalizazioa eta Osasun Mentala jardunaldia egin zen UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, OSEKI-Osasun Eskubidearen aldeko Ekimenak antolatuta.
Jardunaldiko bigarren mahaian Euskal Herriko Unibertsitateko OPIK ikerketa-taldeko Amaia Bacigalupek hartu zuen parte, eta hark “Genero-desberdintasunak eta depresioaren eta antsietatearen medikalizazioa: gaindiagnostikoko dinamikak eta gainpreskripzioa emakumeengan“ ponentzian sartu gintuen. Ondoren, María Zapatak -Euskal Herriko Unibertsitateko doktorea eta ikertzaile independentea- parte hartu zuen, eta “Esperientziak depresioetatik errekuperatzen: medikalizazioa eta autoarreta ikuspegi feministatik“ aurkezpena egin zigun.
Panelaren moderazioa Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Elena Aldasorok egin zuen.