Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala jardunaldiaren bideoak

Joan den 2020ko urriaren 2an “Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala” jardunaldia burutu zen zen Bilbon OSEKI-Osasun Eskubidearen aldeko Ekimenak eta UPV/EHUko OPIK– Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeak (UPV/EHU) eta antolatuta.

Bertan, ezagutza zientifikoaren sorreraren erro androzentrikoetan sakondu zen, bai eta mugimendu feministaren ibilbide historikoan eta osasun mentalaren esparruan egindako ekarpenean ere, bai tokian-tokian, bai nazioarteko ikuspegitik. Gainera, ikuspegi metodologiko desberdinetatik prozesu diagnostikoak, terapeutikoak eta depresioaren eta antsietatearen berreskurapena ikuspegi feministatik aztertu dituzten azterlan eta lanetatik eratorritako emaitzak azaldu ziren. Era berean, emakumeen osasun mentalaren medikalizazio-prozesua geldiarazteko egitura-, komunitate- eta klinika-mailan garatu diren hainbat esperientzia deskribatu ziren.
Jarraian, jardunaldian aurkeztutako mahai eta hitzaldi bakoitzaren bideoak ikus ditzakezue.

Espero dugu guk jardunaldiaren egunean egin genuen bezala gozatzea zuek ere bai!